Egin dugun lan honek Lauaxetaren bertsolaritzaren
garrantzia historikoa eta literaturtasuna ditu aipagai.
Esteban urkiagaren berezitasunik
aipagarriena haren poesia sinbolistan izandako arrakasta dela uste dugu; Esteban
Urkiaga izan zen euskal sorkuntza literarioa Europan zeuden korronte
modernoetara gerturatzen saiatu zen bertsolaria eta horrek eragin handia izan
zuen bertsolaritzaren hurrengo aldietan. Adituen arabera, euskal literaturaren
aro modernistak emandako bertsolaririk aipagarriena da Lauaxeta eta oso
baloratzekoa da Lauaxetak haren garaian zeuden gizarte arazoekin zuen
kontzientzia etaoso pertsona modernoa zela.
Hainbat pentsakera modernista eta
sinbolistaren emaitza dira hark egindako hainbat liburu eta lan. Lauaxetari
asko lagundu zioten egindako lanak haren kazetaritza lanetan ere.
Lauaxeta euskal kulturaren bizkortze kulturalaren ikurretako bat izanik,
ez da batere harritzekoa bere gogoko irakurketen artean euskal
abertzaletasunari buruzko liburu ugari aurkitzea eta bere garaian modan zeuden
idazlanak ere. Adibidez, guk aurretik aztertu dugun olerkiak euskal
abertzaletasuna du oinarri.
Hala ere, aurretik aipatu dugun
bezala, Lauaxetak haren garaiko modernismoa erabat kontrolatzen zuen eta
pertsona hain modernoa izateak eragina zuen hark idazteko hautatutako gaietan.
Lauaxetak politikaz zein futbolaz hitz egiten zuen.
Oso aipagarri eta bitxi iruditu
zaidan beste zerbait, Esteban Urkiagaren ´Lauaxeta´ ezizenaren jatorria da; Familiaren
etxea "lau haizetara" zabalik zegoen gune batean kokatuta zegoenez,
horixe hartu zuen Esteban Urkiagak inspirazio-iturri moduan
"Lauaxeta" ezizena aukeratzerakoan.
Hitzak dira historian zehar
gizaki egin gaituenak, hizkuntza da gainerako izakiengandik bereizten gaituena.
Bertsolariak hitzaren langile bezala ikusten ditugu, hau da, hizkuntzaren
langile. Kasu honetan, Lauaxeta eredugarriaren bertsolaritzari aitorpena egin
dugun arren, askotan bertsolariek egindakoa gutxietsi egiten dugu.
Bertsonalitza euskaldunon zoriona da, euskaldunon berezitasunetako bat.
Noizean behin oso ondo dago mota
honeako lanak egitea. Izan ere, uste baino joritasun eta jakinduria berria
ematen digu honek. Oro har, oso pozik gaude egin dugun lanarekin eta lana pertsonalki
nahiko emankorra izan dela uste dugu. Gainera, nahiko arritu gaitu
bertsolaritsak gaur egun duen ospeak; Lauaeta alde batera utziz, badagoelako
bertsogintzarekiko zaletasun gaztetua eta berriztua. Pozteko zerbait da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario