Esteban Urkiaga, ezizenez Lauaxeta deitua 1905eko abuztuak 3an Laukizen
jaio zen eta 1937ko ekainak 25ean Gazteizen hil zen fusilatua. Euskal poeta eta
kazetaria izan zen eta XX.mendeko autore garrantzitsuenetariko bat. Lehen aipatutako ezizen hori bere txikitako
etxearen izenagatik zen. Etxe hori oso leku berezian kokatuta zegoen eta lau
haizetara zabaldurik, horregatik hartu zuen etxeak lau haizetara izena. Ezizen
hau olerkiak argitaratzen hasi zenean erabiltzen hasi zen eta esan daiteke izen
honekin ikusi daiteke bere jarrera literarioa eta euskara.
Txikia zelarik Mungiara joan zen
bizitzera eta han burutu zituen bere lehen ikasketak. Haiek amaituta Durangoko Josulagunetan erretorika eta latina ikasi zituen.
Hemendik Loiolara eta Oñara joan zen apaiz ikasketak egitera, baina bere
lehenengo mesa egin aurretik komentua utzi zuen. Loiolan egon zen bitartean
euskera eta literatura maitatzen ikasi zuen Aita Estefania irakasle
euskalzalearekin batera eta bere lagun Zaitegi eta Ibinagabeitiarekin. Garai
honetan hainbat latin klasiko itzuli zituen.
1929an
komentua utzi ostean Euskadi aldizkari
nazionalistan hasi zen lanean, hasiera Orixeren laguntzailea izan zen euskera
zailan baina 1931an Orixek han lan egiteari utzi zion buru-belarri Euskaldunak
poema idazten aritzeko. Orduan Lauaxetak hartu zuen haren tokia egunkarian.
Guztiz berritu zuen euskarazko orriaren edukia, kultura, iruzkinak, iritzizko
artikuluak, aktualitateko gai askotarikoak... agertuko dira
"Euzkadi"-n, euskarazko egunkari baten itxura hartuz. Egunero idazten
zuen "Azalpenak" atalean eta era askotako gaiak jorratu zituen:
irrigarriak, umorezko ipuinak, lanari eta lan ezari buruzkoak, futbolari zein
zinemari eskainiak...
Lauaxetak
oso ondo ezagutzen zituen Europako literaturaren tendentziak eta maiz eskaini
zizkion atzerriko literaturari liluraz beteriko artikuluak.Sasoi hartan, beste
zeregin batzuetan murgilduta ere bazebilen, Euzko Alderdi Jeltzaleko kide
izanik mitinak ematen zituen eta beste makina bat ekintzatan parte hartu zuen: ekintza
kulturaletan eta euskarazko irratsaioetan parte hartu zuen, Emakume Abertzale
Batza indartu zuen, euskarazko klaseak eman zituen, abesti herrikoien bilduma
bultzatu zuen eta poeta gazteak laguntzen zituen. Laburtzeko Lauaxetak behin
eta berriz lan egin zuen euskara eta Euskal Herriaren alde.
1932. urtean, Euskal Erri Jakintzari eman zion
hasiera galtzorian zeuden kanta tradizionalak jasotzeko sortu zuena, horrela
hauek galtzeko arriskua uxatu zen.1935eko azaroan "Euskal Ingoskiya"
deituriko literatur aldizkaria sortu nahi izan zuen. Hainbat poema
argitaratzera ere iritsi zen, baina poeta berriak bultzatzeko asmoa etenik
geratu zen guda piztu zenean.
Guda
garaian zeregin guztiak utzi eta Euskal Gudarostean sartu zen, komandante gradua
jaso zuelarik. Hemen propaganda sailean aritu zen batez ere. Eginkizun horretan
ari zela kaleratu zituen "Gudari" aldizkaria eta "Eguna",
euskarazko egunkaria.1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten eta bera Georges
Perniard kazetariari lagundu zion Gernikara, Perniard-ek bonbardaketaren argazkiak
atera nahi baitzituen. Han faxistek atxilotu eta Gasteizko espetxera eraman
zuten Lauaxeta eta heriotza zigorra ezarri zioten, ekainaren 25ean afusilatu
egin zuten.
Heriotzaren zain zegoela poema hunkigarriak eta
eskutitz sentikorrak idatzi zituen Lauaxetak, bere izaeraren eta egoera
tragikoaren berri ematen zutenak. Hauetako bat ondorengoa da:
“ Goiz eder onetan erail bear nabe Txindor
baten txintak gozotan naukela? El naiten leyora begiok intz-gabe!
Azken oyua “
No hay comentarios:
Publicar un comentario