Lauaxeta euskal literaturaren poeta
handienetakoa da. Bere inspirazio nagusia erromantisismoa da, baina sinbolismo
eta banguardismo mugimenduetatik ere hartu zuen eragina. Bere estiloa zaila zen
eta oso purista, horretaz gain bere poesia gehiago zailtzen zuen bere esentzia ezkutatzen
eta iradokizunak erabiltzen. Bere poesia minoritarioa zen, hau da, ez zeukan
izaera popularrik.Mota askotariko elementuak erabiltzen zituen euskalki
desberdinak, arkaismoak, localismosk... Lauaxeta
euskal nazio bat modu baketsu batean eta kulturaren bitartez sortzearen
aldekoa zen. Askotan arrazoiaren bitartez justizia defendatseaz idazten zuen.
Berak Euskadi hezi eta kultu bat nahi zuen, jendea hezi behar zela zioen, ez
zituela nazionalista ezjakinak nahi.
1930ean lehenengo saria irabazi zuen Euskal
Olerki Egunean bere poema Maitale
kutunarekin. Sari honek bultzatuta, hurrengo urtean bere lehenengo poema
liburua argitaratu zuen Bide barrijak.
Estetika berri baten agerpena zen. Lauaxetak modernitatea euskaraz eman nahi
izan zuen, Europan zehar zegoena. Hantxe dira haren iturriak: Frantziako
erromantikoak eta sinbolistak maite zituen,baina poeta Espainolak ere
irakurtzen zituen Miguel de Unamuno eta Juan Ramón Jiménez, besteak beste.Bere
lan honetan gaiak eta hizkuntza, batuta, berritu nahi zituen. Literatur
hizkuntza berria nahi zuen, erromantizismotik urruntzen zena eta modernismoaren
topikoak erabiliko zituena. Baina baita gai berriak ere: maitasuna,
existentzialismoa, heriotzaren beldurra, poesiaren ahalmen soziala...
1935ean, Arrats Beran poema liburua argitaratu zuen eta poeta
egin baten trazak erakusten zituen. Garai hartan, olerkigintza herrikoiaren
alde egiten zen Euskal Herrian.Giro hartan, Lauaxetak herri poesiaren inguruan
moldatu zuen liburuaren zatirik garrantzitsuena, eta poesia errazago baten alde
eginaz herri pertsonaiengan oinarrituriko baladak, erromantzeak eta irri kantak
osatu zituen. Heriotzarem gaia ere azalfu zen honetan, baian beste modu batean,maitasunaren
bidez heriotza gainditu daitekeela azalduz.
Lauaxetak,
antzerkigintza ere landu zuen. Garai horretan abertzaleek Euskal
abertzaletasun hazia ereiteko tresna egokitzat hartzen zuten antzerkia,horregatik
ideia zabaltzeko eta euskara hedatzeko erabili zuten.
Helburu horiekin idatzi zituen
Lauaxetak ezagutzen diren antzerki lanak. Bi berak asmaturikoak dira eta beste
bi beste hizkuntzatatik itzuliak. Bosgarren bat, galdu egin da. Lehenengo biak,
Asarre aldija eta Epaiya, lan laburrak dira, ikuslearengan irria sortzeko
eginak. Beste biak sakonagoak dira. Balbeak, Maeterlinck idazle belgiarraren
lanak, sinbolismoaren oinarrietan sartzeko aukera emateaz gain, bere literatur
hiztegia aberastu zion. Hausnarketa ederra egin zuen Lauaxetak lan hau
itzultzerakoan.
Besteak, Iru gudari, Manu de
la Sotaren lanak, Lauaxetaren kezka abertzaleei erantzuten zien. Honen gaiak barru-barrutik
hunkitu zuen eta euskal abertzale batzuen fusilamenduaz hitz egiten zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario